 |
POEMA MUSICAL
Idazkera, izkuntza ta egikera, Iztuetarenak. Bertsoak, dantza eresiai eratzeko, Pedro Albeniz eta Manuel Larrarte'kin ibilli zanekoak?
1
Ut, re, mi, fa, sol, la, si
oju, ta garraixi,
musika kizkar piña
ikasten naiz asi:
zarrabet, txirol, bolin
txun, txun eta guzi
zarzaroko baneza
zerbait irabazi.
2
Brun, brun, kikiri, tirtrat
gozoak eta miñ,
musikaren puntuak
bear dira jakin:
batzuek donarioz,
besteak txit ariñ,
prist, prust, brin, brun, ta fite
oi dirade egin.
3
Seminima, kortxea,
fusa, ta kalderon
au ikustean geldi
bearko det egon:
turruntun, txiruliru,
tarrapatan, pinpon
guztia jakitea
gizonak txit du on.
4
Ikasi al baneza
nago ni premian
maisu onak daduzkat
Aitxeri-Errian:
musika(ko) itzkuntza
zar eta berrian
trebe arkitzen dira
nere idurian.
|
 |