 |
AU DA FARRAGARRIA
Idazkera, izkuntza eta bertso auetan agiri dan izakera, Iztuetarenak. Aurreneko aapaldiak ezkerreko ertza ondatuta dauka, ta erabat osatzerik ez dago, zoritxarrez. Laugarren estrofan lenengo bertsoa erren dago, ta «ta» bat jarri zaio. Seigarrenak «tildea» bat dauka, ta zer izan leiken ez dakigu.
1
Au da farragarria
(ene!) válgame Diosl
(agur)e zar zar bati
(bertso) berriok...
(Orain) norbaiti ere
ekin bear diot,
(non)dik ote ditudan
(esp)antu andiok.
(Itz)a eman diot
(m)illa amorioz
nagola serios;
ixilduko ditudala
erronka-andiok
2
Bertsolaria zein dan
ezta deklaratzen;
sasitik asi zaizkit
arri tiratzen;
ukitu ez banindu
ixillik negoen;
ezdakit neregandik
zer nai ote duen;
ez naiz ni arren men,
ez orain ta ez len,
zenbat uste duen,
frututik ezagun da
arbola zer den.
3
Uztegiko Argiña
bertsolari piña,
ba daukak fantasia
konbeni adiña;
ogei ta launa urtez
igual bagiña,
iri koplak ematen
zer tripako miña!
eniok aitziña;
nai dukan adiña
egik alegiña;
parti darekin mintza-
tzen aiz, argiña
4
Uztegi-ko argiña,
mortero-gillea,
errodek paratu dek
jardun-bidea;
zarrak ateratzeko
auxen dek tildea!
Jaunak eman grazia
ez al duk irea;
argintxo noblea,
naiuke nonbrea
nik baño obea;
graduren bat falta duk
ik (or) ordea.
5
Anuiz-tar balleko
koplari berria:
(goi)goieneko mallan
ago jarria,
lurreratu naiean
agure elbarria;
nere urte joanaz
nai badek balia;
para juzkaria,
naiz predikaria;
errain dik egia,
zeñengan gelditzen dan
jakinduria.
|
 |