 |
LANGIÑEN ITZ-NEURTUAK
1
Guraiza txorrotxalle
Eta tonelgiña,
Erakustera datoz
Beren lan egiña:
Izan ezkeroztanik
Merkea ta piña,
Salduko da Tolosan
Nai duten adiña.
2
Dendari abilla ta
Arotz jakintsuna,
Badakigu Errira
Etorri zaizkuna:
Modara apaintzeko
Auxen da fortuna,
Bientzako Tolosa
Txit da leku ona.
3
Txapelagiñarekin
Pelukagillea,
Badaki kizkurturik
Edertzen illea:
Laster aberasteko
Nolako idea?
Baldin balute beti
Irabazbidea.
4
Ermentaria eta
Perra-ifinlea,
Bata gaiñ gañekoa
Bestea obea:
Ezagutuko dute
Agudo, ordea,
Burni ta mandoaren
Matxura gordea.
5
Zapataginarekin
Eun kolaria
Gau ta egun oi dago
Nekera jarria:
Langintza mea dute
Bañan txit garbia,
Ustelak ezpadira
Larru, ta aria.
6
Pertz arabatzalle ta
Txokolategiña,
Guzienean badute
Oek zer egiña:
Bata nekatu arren
Bestea adiña,
Irabazia dute
Guztiz desberdiña.
|
 |