 |
VILLAFRANKA-KO ERRI
Idazkera ez dirudi Iztuetarena danik. Agian, «Bertso berriak» egin zituanak berak, Iztuetaren idazkiren bat idazki-aldatu zuan. Itz bat dago zalantzakoa: Iruikia? Irurkia? Arritzekoa da, ballera bi aldiz idaztea. Billera izan bear lukela, dirudi. Iztuetaren eskuz idatzia izan bazan, olakorik ezin zitekean gertatu.
1
Villafranka-ko erri
prestu ta leiala
ba dakigu guztiok
Gipuzkoan dala:
ango iru galairi
iñolaz al bada
sei edo zazpi berso
bear diztet para.
2
Bata apez dago ta
besteak ezkongai
gauza txarrik aientzat
ez nuke esan nai:
batetik zintzo dira,
bestetik txit alai
alkargana batutzen
dira aste ta jai.
3
Erdaraz tertulia
euskaraz ballera,
au izango da nere
bersoen sarrera;
orain lau illabete
asi zuten bera
amar libra kandela
argitan erre da.
4
Sarobe irurkia
Sel Triunbirato
eman zaion izena
ez baitu girako:
gaurkoa igaro ta
prest dago bigarko
ongi anaiatuak
beti daudelako
5
Sei ta erdietatik
zortzirak artean
egoten dira berak
atsegin batean:
irakurri, jolastu
kantatzen pakean
kandela ifiñirik
bonbilla batean.
6
Jarriak dauzkate prest
beti iru silla
gela artan besterik
ez diteke billa:
oek dituztelako
berentzako diña
geiago ez jartzeko
artu zuten griña.
7
Urte askoz dedilla
ballera au bizi
gauza ona beñere
ezta bear utzi:
oraindaño izan da
orrelako gitxi
gizon prestu danari
ez aterik itxi.
|
 |