EZKON BERRIAK
Zorioneko ezkon-berriak,
alai ikusten dituzuen begiak
«pil, pil, pil»
mingaña ixil biotzak itz-egin
lo pixkatxoren bat nai dute egin.
Lotaratzean orain ta beti
Jaungoikoaren legea zuzen eduki
gogoan.
Etsai guztiak garaitu ondoan
bera egon dedin zuen alboan.
Oeratzean, ai ura poza!
Gozotoro esanaz maite biotza
alkarri.
Esker onak eman Jaungoikoari
nai eran zaituztelako jarri.
Itzaldi goxo ezti eztiak,
gau artan oi dirade guzti guztiak,
emeki.
|