 |
ASTE SANTUA DATOR
Paper aundi batean dago. Estrofa edo aapaldi laukoetan sartuta. Frantzisko Inazio Albisu Irivek aldatu zituan. Berdiñ amaitzeagatik, seguru asko, bost errenkako aapaldietan daude jarrita. Guk amarrekoetan jarri ditugu. 1817'ko lapur baten auzian arkitzen ditugu, folio batzueri josita. Neurketa kontuan ez dira ainbestekoak. «Nere kristau maitiak» baiño traketsagoak dira. Ona emen Lorentzo Sukiak egin ditun konponketak. Lenengo estrofaren bigarren errenkan, «nere kristauak sarri» ordez, «O! kristauak sarri» izan diteke. Bigarrengoak, bigarren errenkan «gizonaren bide», dio, «gizonan bizie» ordez. Zazpigarren errenkan berriz, «erraz galtzenbaiegu», dio. «Errez galtzen badegu» izan bear luke. Zortzigarren errenkan, «nekez» ordez, «zaill». Irugarren aapaldiaren laugarren errenkan, «beti» ordez, «bai». Laugarren estrofan, zortzigarren errenkan, «Jaungoikoaren» ordez, «Jainkoaren». Bederatzigarren aapaldian, zortzigarren errenkan, «ederra» ordez, «eder». Eta amargarren errenkan, «usaia» ordez, «usai». Amargarren aapaldian, bigarren errenkan, «ederra» ordez, «eder». Laugarrenean, «illaren» ordez, «illa», amaikagarren estrofaren laugarren errenkan bezelaxe. Amalaugarren estrofan, laugarren errenkan, «nekatu» ordez, «neka». Amaseigarrenean, laugarren errenkan, «pekaturik» ordez, «pekatu». Eta amargarren errenkan, «eztabaida» ordez, «ez baita». Emezortzigarren estrofan, laugarren errenkan, «onelako», «olako» ordez. Aapaldi onan bertan, seigarren errenkan, «ain gutxi» ordez, «da ez... dotorea». Azkenik, «Kapagin txikia da / kantore autorea» ordez «Kapakin txikia / da kantore autorea». Oartu gaitezen, laugarren estrofak, nolako antza daukan «Nere kristau maiteak»ekin. Ta bostgarrenak, zazpigarrenak eta amabostgarrenak, ogei ta irugarrenarekin. Euren gogaetak ere berdintsuak dira.
1
Aste santua dator,
nere kristaubak, sarri;
luzifer traidorea
biziro da larri;
nork bere pekatuak
gogora ekarri,
batere utzibage
konfesatu garbi,
Zerurako bidean
naibadegu jarri.
2
Denbora gutxiko da
gizonaren bizie;
anima garbizeko
egin diligentzie;
iruripen utsa da
mundu au guzie,
erraz galtzen baitegu
nekez irabazie;
asarre egingo du
Jaunak Justizie.
3
Aberatsa bezela
igual pobrea,
aditzeko pronto da
beti konfesorea;
baldin badauka ere
lenago gordea,
konfesatu ezkero
barkatzen da ordea,
berekin badarama
damu ta dolorea.
4
Dirurik eman bage
ausen baita ditxa!
kosta zitzaion bada
Jesusi bizitza;
zerura nai duanak
gustoak uzi bitza;
sinisten ezpadegu
Jaungoikoaren itza,
maite edukiko du
portergak giltza.
5
Jaunaren arpegia
naiduanak ikusi
gusto lizun guziak
bearditu utzi;
mundu triste onezaz
obe degu etsi,
illbear degu bada
bigar edo etzi;
ori dakigularik
gera emen bizi.
6
Gusto guziak emen
dituan korputza,
geldituko da bada
aizkenean lur utsa;
pekatu egitea
bear degu lotsa;
gure ondoren dabil
beti eriotza;
deskidatzen bagera
luziferren poza.
7
Naigaberik ez eman
gure Jesus Jaunari;
gorputz ustel au degu
arratoian danari;
il-da norako geran
oroitzen danari,
biotz falso eta
kontzientzia larri
Batere durabage
bearko zaio jarri.
8
Anima arlotea,
korputza jantzia:
illtzen geran orduan
ai zer ganantzia!
zatar puska batekin
estalirik guzia:
ura ere ojala
ezpalitz ausia!
zuloan geldituko da
gauza itsusia.
9
Kostunbre gaiztoari
obe da uztea
kondenatu ez dedin
anima tristea;
eskusatu bear da
modara jaztea;
korputza izanarren
eder ta gaztea,
ill orduko dario
usai ta pestea.
10
Lenago izanarren
eder ta galanta,
izugarria baita
korputz illaren planta,
naiz dela majoa ta
igualmente maja,
asizen dan orduan
apezaren kanta,
zulora bear ori
guzik lan onbata.
11
Kanpeatuakatik
lenago kalean
eztu iñork egonai
illaren aldean;
larri izaten dira
zulora artean;
utziko baliote
an ere pakean!
mudantza ona baita
istante batean.
12
Oroitu utsarekin
arri litake kasi;
penitentzi egiten
beardegu asi;
zulo zikin batean
arratoiakin nasi,
ura ere txikia
ezin dezake azi;
orra zer estadutan
beardegun bizi.
13
Gorpuza zulora ta
anima gaisoa
urrukarria da
ezpada nork jasoa;
disimuloarekin
botarik lazoa,
aren ondoren dabil
luzifer falsoa;
kuidaduz obe degu
ipini pausoa.
14
Egin bearrak gera
munduko aldia;
esamina egiten
nekatu memoria;
gozatu nai duanak
zeruko gloria,
anima gaisoari
egin guardia;
gaiztoarentzat dago
egualdi gorria.
15
Infernua guziz da
paraje illuna;
ez egin luziferrek
agintzen diguna;
allegatuko zaizu
juizioko eguna,
Jauna ofenditua
damuko deguna;
oraindik bizi gera
ausen da fortuna!
16
Gure Jesus maitea
esanaz oidago
ez dezagula egin
pekaturik geiago;
guregatikan zuan
eriotza igaro,
galanki azotaturik
illbaño lenago;
asarre egotea
ezta bada milagro.
17
Idukiagatikan
pekatu larria
aisa para diteke
anima garbia;
baldin konfesatzeko
ezpada nagia;
bitarteko ona da
birgina maria;
Jaunak izan dezala
miserikordia.
18
Jakinduria nailuke
buruan gordea
ongi ateratzeko
onelako obrea;
ez naiz filosofoa,
ain gutxi dotorea;
estudio bageko
gizon bat pobrea;
Kapagin txikia da
kantore autorea.
|
 |