 |
JESUSEN JAIOTZAKO GAU POZGARRITSUAN
(Euskal errietako gazteriak kantatzeko
Iztueta jaunak ipinitako itz neurtuak)
Antonio Zabala jesuitak emon dizkidan gabon kantak. Errege-seme Bonapartek euskal bertso ta errikoi olerkiaz egin zuan bildumatik artuak daude. Gaur, Chicagon dago, «New Library»an.
1
Agur, Jesus, Maria, Jose,
Joakin eta Ana;
badakigu Jesus maitia
jaio zan gaua dana.
2
Erriko zenbait galai gazte
kantuz gera atera,
atsegiñezko poz andi bat
zuei gaur ematera.
3
Egiazko berria da ta
bear degu sinitsi,
Jaungoikoaren Semea gaur
zerutik zaiku jetxi.
4
Iñork ezin berri bat eman
au dan baño obea;
Belenen jaio omen zaiku
gure Salbadorea.
5
Urte askoan egon gera
egun onen begira,
Adanen bekatu guziak
sezulako ill dira.
6
Atsegingarrizko berri au
munduak dezan jakin,
adierazo du zeruak
izar eder batekin.
7
Izar oni nora dijoan
jarraitu bear zaio,
ekusi nai duenak aur au
non ta nola dan jaio.
8
Goazen bertatik Belena
aur eder onen billa,
sendatu digunean pozez
bekatuaren miña.
9
Belengo estalpean dago
Jesus larru gorrian,
ollarrarekin astoa ta
idiaren erdian.
10
Salbadore batentzat da au
humildade aundia;
asnasarekin berotutzen
ari zaio idia.
11
Aur eder au bera dalarik
zeru ta lurren jabe,
jaio nai izan du mundura
ondasunikan gabe.
12
Zerutikan jatxirik digu
aur onek erakutsi,
nola bear degun guziok
mundu onetan bizi.
13
Egiten baldin baditugu
onen esanak ongi,
berarekin egongo gera
zeruan beti beti.
14
Onelako berri ederra
degunean ekarri,
limosna on bat uste degu
gaur etxe onetati.
15
Jakiñean etorri gera
gazteria guzia,
limosnagillea dala txit
emengo nagusia.
16
Urrea biralduko digu,
zerren daukan gordea;
nagusia bezin prestua
da etxeko andrea.
17
Errian alako andre bat
senti ez det besterik;
bera dator solomo eta
lukainkaz beterik.
18
Gaztaña egosiak eta
sagarrakin ogia;
igual da ekartzen badu
urdai puska lodia.
19
Eskale guziak dituzte
ate oek zabalak;
gurasoen gain gañekoak
dira seme alabak.
20
Barkatu utsegiterikan
baldin egin badegu;
beste urtean ere pozik
etorriko gera gu.
21
Obeto kantatuko degu
askoz ere gaur baño,
Jaungoikoak gau on diela
datorren urteraño.
Donosti ............ gian
|
 |