 |
AMOREA MARGARITATXO
Seguru asko Iztueta'gandik sortua. Bi aldiz esaten dan «zagoz goierrico-bizcaino»'k, eta bitan bere maiteak beste bat maiteko ote duan susmoarekin, adierazten du.
Amorea, Margaritatxo!,
nola zagoz tristerik;
zagoz alegererik?
Zu orrela ikustea
ez det nik atsegiñ,
nai badezu jakiñ.
Atsekaberik asko
zu ikustean nik,
oi daramat, maitea,
biotzean ixillik,
bañan alferrik.
Jakiñean aurkitzen naiz
etzaudela neretzat;
bañan ezin aztu zat.
|
 |