MIZPIROTZ
Zure aitak esan dit, nere maite polita
mispirak dazkatzula usteltzen jarrita.
Janari gozoa da guziaz mispira otz-ustela;
plazan saldutzen zaudela,
begira erosleai
benaz eta ernai;
galdua zera bestela.
* * *
Salmenta txarra dute mispira zimurrak,
bigundu arteraño mami ta ezurrak.
Salmenta onekoak badira mispirak,
erosi gabetanik gelditzen ez dira;
gozoa eta piña,
eguteran egiña,
ez da izango miña.
* * *
Ikaratzen baditu agin eta ortzak,
jaten asi orduko mispera ustel otzak,
gozoa dalarikan, ditu bere tatxak:
arantzakin osto txit latzak,
zimurtu ezkeroztik elkor ta minkatzak,
ba dakit dirana gaitzak.
* * *
Kuidadu andia bear du,
zeren eltzen da txit berandu,
sasoia egin arte, elduegia ere
ez baitda on beñere.
Arretaz kontu egin bear zaio misperari;
lanik asko izango baita ala ere!
esaten dizut zure onerako,
etzaizu bada sekulan damutuko.
|