 |
MUNDU GUZTIAN DAUKA
1
.................. a da
guztiz egokia
aspaldian zenbaitek
gogoan eukia:
kontentu da galaia
orobat nobia,
A, zeñek leukakean
gaur oien tokia!
2
Mundu guztian dauka
gizon prestu fama,
Don Jose Franzisko da
Arrieta jauna:
zuzen egiten badu
artu duen lana,
zoriontsu da orren
jabe egin dana!
3
Ongi dakigu nor dan
eta nolakoa,
Doña Mari Antoni
Bidaola-koa:
berez alaia da, ta
sasoi onekoa,
inon arkitu beste bat
au bezelakoa!
4
Gazte gaztetatik da
doañez jantzia,
bere amak alboan
guriro azia:
Jaungoikoak emanik
alako grazia,
goxo ta maitati da
esan al guzia!
5
Ezkontz au ikusirik
oien gurasoak
atsegiñetan daude,
orobat auzoak:
Jainkoari egiñaz
erregu gozoak,
izan ditezen beti
garbi ta jasoak.
6
Zeñek egingo ez du
pozkidaz algara?
nere gogoa beintzat
gaurkoan ala da!
Jaunari eskaturik
iñolaz al bada,
izan ditzaten asko
seme ta alaba.
7
Burnia egiteko
beti da autua
Olako sutan arri
ongi berotua:
ugari emango du
ark bere frutua,
lenago sarritxotan
ez bada urtua.
|
 |