ZUARRENTETAKO ERREGELA
Agian aurreneko aapaldi osoa Iztueta'rena da. Itzkera, Napar-Laburdikoa. Egokiera batzukin. Goyerri'ko itzkera asko dago. (Neur, neuri, zetik).
Zuarrentetatikan
nai nituzke nik
nere ixil-gauzak argitaratu;
nere Jaungoikoa, Zuk erakustazu
zer egin, nola itz egin.
* * *
Laga nituen nik
nere ixill-gauzak
Maitetxo baten-gan;
saiatu bear det jakitera
mudatu ote dan.
* * *
Triste daukat biotza, nere laztana!
zugaitik zer egin ez dakit;
erremedia nazazu pena onetatik,
* * *
Aingerutxoa!, jarri ziñaden
biotz nerean betiko;
ala deritzat nerekiko.
* * *
Damu det bestek eramatea
zu biotz neretikan;
ez deritzat mudatuko zerala
oraingo fedetikan.
* * *
Aingerutxo oni esanaz nago beti:
biok alkarrekin bear degula bizi.
* * *
Sartu zat biotzean
neuregana eta
ezin apartatu;
zer egin erakustazu.
* * *
Egin det alegiña
sartu zat zure miña
egun da santa sekulako
nere aingeru piña.
* * *
Ai, au penaren aundia!
esan dezadan egia,
zabala dago zure begia,
nere pena
guzien konsolagarria.
* * *
Erramuren mezpera ezkeroztikan
etzerade, nere maite polita,
beñere ateratuko
neronen biotzetikan.
* * *
Biotzean sartuta ezin apartatu;
arren, konsola nazazu.
* * *
Beti penaz, oi! nago urriki;
et zaizkit Zeru altua;
zerroren ondo dakizu
nere trabajua.
* * *
Nere buru guzia galdurikan
ni emen nago;
erremedio on bat, arren, indazu neri,
il baño lenago.
* * *
Esperantza dadukat nik, Maitea!,
maitea zugandik
sendatuko nazula miñ onetatik.
* * *
Nere maiteak ezagutzen bait du
daramazkidana pena andiak;
aditzera ematen asi dirade noizbait
* * *
aren begiak,
nere Maitea,
ez bada, arren,
geiago egin negarrik;
zure suspiroak neuri
biotza erdiratzen dit.
* * *
Bostetan esan dizut nik zuri
biotz nereko berri.
* * *
Nere itzaren jabe nago ta
badakizu ez dirana bi;
beragatikan zor dizkidatzu
graziak partikularki;
aspaldi da esan nizula
zuretzako nengoela ni.
|