www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak
Juan Ignazio Iztueta
(-1845)

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Iztueta'ren olerkiak, Juan Ignazio Iztueta (Jose Garmendia Arruebarrenaren edizioa). Kardaberaz, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

BIZE-PRESIDENTE

 

        Idazkera, izkuntza ta erak, Iztuetarenak.

 

          1

Bize-Presidente da

Oiarbide jauna,

mundu guztiak daki

artakoa dana;

emeki egingo du

artzen duen lana;

bedeinka bedi bera

egin zeban ama.

 

          2

Kapillau dutelarik

don Joaquín Campos,

abilla da bera txit

buruz eta zankoz:

prestua ta zuzena,

alegrea gogoz,

jantzia arkitzen da

doain eder askoz.

 

          3

Bokal don Jose Galo

Mendizabal-koa,

gizontasunean da

txit gain gañekoa;

jostaldiarako prest

beti du gogoa;

ez da erraz billatzen

non-nai alakoa.

 

          4

Don Jose Antonio

Aseginolaza,

onen aldetik ezta

galduko jolasa;

lagun ondraduakin

egongo da lasa,

sekretariotzera

omen zaizu pasa.

 

          5

Lau gizon maitagarri

prestu oen griña,

ezin altza nezake

bear dan adiña:

alde askotara da

arras atsegiña,

ojala alakoak

guziok bagiña.

 

aurrekoa hurrengoa