www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Hau mundu arrano hau
Juan Bautista Bilbao, «Batxi»
1914-1916, 1997

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Hau mundu arrano hau, J.B. Bilbao Batxi (Koldo Izagirreren eta Iņigo Aranbarriren edizioa). Susa, 1997

 

aurrekoa hurrengoa

GLASGOW-TIK

1915eko abuztuaren 25ean

 

BANANDU EZINDAKO ADISKIDE BI

        Gaur egon naiz zinematografo batean, eta izen horixe dauen pelikula bat ikusi dot, eta azaldutera natortzue, hemengo jolasgaien barri izan daizuen.

        Urteten da lehenengo Kaiserra, eta beste bide batetik datorkio Infernuko Satana, hiru horzdun sarda eta guzti, eta itsasoa erakutsirik, eta bertan ontzi bat, dinotso:

        — Adiskidea, han be emakumeak eta umeak baegozak. Hilko joaguzak?

        Eta baietz erantzunik, han doaz morroi biok ontziari bultza egin eta hondoratzen.

        Hainbat ontzi hondoratu, eta hainbat emakume eta ume txiki hil ondoren, Kaiserra mendi txuntxur batetik behera jausita hilten da, eta hamaika barrabaskeria munduan egin arren, zerurantz doa.

        Baina zerura bidean etsai asko aurkitzen dau. Ilargia, izarrak eta enparau guztiak dagoz kanoi eta ametralladorekin, baina Kaiserrak denak isildu eta alderatzen ditu 420ko kanoi luzenga bategaz.

        Azkenean heltzen da zeru atera, eta San Pedrok damotson ostikadaz ez da gelditzen harik eta Satanaren galdaraino heldu arte. Eta helduaz batera heltzen deutsie bertan dagozen Satanaren otsein guztiek, eta han da barrabaskeria!

        Jataldi bat egiten dabe elkarregaz, eta bankete honen azkenean Kaiserrak Cruz de Hierro ipinten deutso Satanari txakur-kate handi bategaz eskegita, infernutarren txaloak alderdi guztietatik direla.

        Infernura heldu denean ikusi bazenduez Kaiserraren bizarrak, hamaikatxu barre egingo zenduen!

 

aurrekoa hurrengoa