www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Hau mundu arrano hau
Juan Bautista Bilbao, «Batxi»
1914-1916, 1997

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Hau mundu arrano hau, J.B. Bilbao Batxi (Koldo Izagirreren eta Iņigo Aranbarriren edizioa). Susa, 1997

 

aurrekoa hurrengoa

        Ni naizen legez dira abertzaleak bihotzez diren denak. Guk ez deutsogu amorrurik inori, eta esaten badabe gure etsaiek guk amorrua deutsegula, hahor argi zelan eurak geuri deuskuen.

        Gu ez gara izango arraza berarizko edo privilegiada. Gure herri denak be ez dau balioko Andaluziako zatitxu batek beste. Gure emakumeek ez dabe eukiko hangoek beste gatz. Gure abestiak ez dira izango hangoak lako gozoak. Eta azkenez, euskotar denok izango gara tentel batzuk... Egi-egia izango da hori denaori... baina orain itaun bat... Ondo deritzazue hortik zehar zabiltzan ardi galduak, ekinean ibiltea norberaren amagatik seme bat, edo norberen arrebagatik neba bat, edo norberen emazteagatik senar bat? Ez, ezta? Ez litzakizue atsegin izango zeuen emazte edo hurko batek zeuen zapitxuak eguzkitara ateratea.

        Horrexek baino min handiagoa damotsezue ba zuek zeuen ama aberri eder honi, izanik beronen zati txikitxu bat Andaluzia beren zezenlari guztiekin baino hobea, nire ustez.

        Gure herriak izan behar dau ba euskaldun on baten ahoan, ona. Gure emakumeak ez dira izango hain zoliak, baina bai onak. Zantarrerirako ez gara izango andaluziarrak lako zoliak, baina bai onak. Gure abestiak ez dira izango hain alaiak, baina bai onak.

        Azkenez gure aberri hau dena da ona biztanleen bihotzean hasita zoluetako lurraren bihotzeraino. Erbestezaleak, agur!

 

aurrekoa hurrengoa