www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Hau mundu arrano hau
Juan Bautista Bilbao, «Batxi»
1914-1916, 1997

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Hau mundu arrano hau, J.B. Bilbao Batxi (Koldo Izagirreren eta Iņigo Aranbarriren edizioa). Susa, 1997

 

aurrekoa hurrengoa

        Tximista legez han doa untzetik eskegita dagoen amantal zurira, ateraten dau giltza txiki bat handik, zuzen-zuzen doa, jakina! Kankanarrua edegiten dau... ha zen barrabaskeria! Edegiagaz batera guk errua bagenduke legez hasten da zarataka, jaurtitzen ditu inguruetako edontzi, katilu eta enpaiduok.

        Ingeles Mr. Robertsek barrearen barrez ezin dau aguantatu. Zapastok barriz geroago eta arrantza handiagoak darabiltza. Albo etxeetako denak han datoz, policeman bat be bai. Zapastok kontatzen deutso zelan diru faltsua jaurti deutsien bart pianora.

        — Diru txarra? —dino policemanak, esku bete aterariko txatalak hartuta—. Eta zein herritakoa da ba diru arrano hau, Miss Mertzedes?

        — Nik ez dakit, ene gizontxua...!

        Policemanak be ezin dau hitzik atera barrearen barrez. Zapasto han dabil lurrean biraka.

        — Zuk badakizu, gizontxua —dinost policemanak—, zein herritako dirua den hau?

        — Bai, nik... hau diruau da Bayo deritzon herrian egina. Badakizu non dagoen?

        Sekulako burukomina emon deutsot policemanari Bayo herria non dagoen topa ezinik.

 

aurrekoa hurrengoa