www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Hau mundu arrano hau
Juan Bautista Bilbao, «Batxi»
1914-1916, 1997

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Hau mundu arrano hau, J.B. Bilbao Batxi (Koldo Izagirreren eta Iņigo Aranbarriren edizioa). Susa, 1997

 

aurrekoa hurrengoa

CARGO FLECT-ETIK

1914ko irailaren 15ean

 

        Atzo guztiz ikaratu nintzen gauza bategaz. Antzoki guztietan antzerki aberkoiak egiten dabez eta, jakina!, zati bakoitzaren amaitzean erregearen irudia edo ingeles ikurrina edo holakoren bat erakutsi ohi dabe, aberriaganako sua edo garra ikusleoi sartzeko. Eta nork esango leuke!, erregearen irudia bakarrik denean, sendo txalokatzen dabe, eta barriz, guda-koloretako Ingalaterrako ikurrin berarizkoa erakusten badabe, zirkiluren bateko erdikirtenen batek baino ez dau txalotzen. Hauxe zergatik ete den gogoratu ezinik egon naiz. Eta zuen iritzian utzi arren be, neurea baztertxu esango deutsuet.

        Empire antzokian atzo egin eben antzezkizun aberkoi polita. Amaitutean, neska-mutilok dantza ederrak egin ebezen. Ingalaterran ikurrin bi erabili ohi dabe: bata salerosterako eta bestea gudarako. Gudarakoak ziren mutil-neskak erabilezenak. Eurok dantzarik onenak egiten jarduenean agertu ziren beste lau neskatil, Errusia, Frantzia, Belgika eta Serbiako ikurrin banagaz, eta berehala hasi ziren abesti aberkoiak egiten. Hau ikusita, hiru edo lau espainiar ontzi-agintarien jesarlekuetan jarrita egozanak txaloka hasi ziren. Barriz, ingelesek txalo bat be ez eben egin. Ez zen entzun antzoki guztian halako isil edo motela baino, zirkiluren bat izan ezik.

        Amaitu zen hori eta berehala agertu zen George-ren irudia, eta orduan ingelesen bihotzak, berotasun handian, abestu eben God save the King. Zer deritzozue horri?

        Hara nire iritzia. Nik uste dot hemengo semeek ez dabela nahi gudarik. Bakea eginda belego, nahiago leukie. Eta ezagutzen dabe ez dela euren erregea hainbat odol galtze horren erruduna.

        Ingelesak gizon baketsuak, salerostetsuak, bihotz ondunak dira, nonahi ogia zabaltzen dabenak, lana egiten dauenari alogera ona emoten deutsienak, atzerritar beharginari edozein bizimodu lortuten lagun egiten deutsienak, inoiz zirikatu eta atzipetuten ez dakienak. Baina ez dira gudatiak, ez odolzaleak, ezta be maurotxinarrak legez gudara doazenak.

        Hahor ba, nire ustea.

 

aurrekoa hurrengoa