Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004

 

 

GAIXOTASUN URRUNA ETA ZEHATZA

 

«Bakean hil da» ziotson albokoari

ezagutzen ez nuen

emakume batek.

Autobusean gindoazen eta bazirudien

leihoaren bestaldeko iluntze lasaiaz

hitz egiten ari zirela.

Gaixo konkretuaz eta gaixo ideialaz

urrikaldu nintzen orduan

—bere adats izoztutakoa gogoratu nuen,

ekaitzak bortizki haizatua—.

Gaixotasun urruna eta zehatza

gogoratu nituen,

gaixotasuna artean bero segitzen duten

zure ezpainetan jarria.

 

Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004