|
Ehiza eta nekea
GUZTIZ FIDATURIK
Guztiz fidaturik bizitzea ez ei da ona
—guztiz fidaturik
martiko lehen kimua bezala—.
Baina gu askeago bizitzeko eginak gaudela uste dut.
Deitoratzen ditugu berri-lapikoak
—mingain luzeok
begi distiratsuok—.
Baina denekin zabalak eta argiak izateko etorri ginela uste dut.
Isolamenduaren hormak eraiki eta isiltasunaren zuhaixkak
landatu ditugu, behin baino gehiagotan,
gure bizitzen buelta guztian.
Nor ikusiko dugun jakiteak baino areago
nork ikus gaitzakeen, nork zelata
gaitzakeen jakiteak arduratzen gaitu.
Eta hiriko oihuak entzun gura genituzke
baina gure etxeek, azkenaldian,
ostrukak burua sartzeko erabiltzen duen harea multzoa dirudite.
Ehiza eta nekea |