Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004

 

 

SUA, IZOTZA

 

«Bai» esateko hain modu mistikoa erabili duzu,

«bai» esan duzun arren iruditu baitzait

«ez» ulertu behar dudala.

«Bai» esan duzu eta iruditu zait

«ez» ulertu behar dudala,

eta ilargiak bidexka itzalietan

hilurren dagoen iheslaria

argitzen duen moduan

argitu dituzu

nire zalantzak.

 

«Bai» esateko hain modu mistikoa erabili duzu,

«bai» esan duzun arren iruditu baitzait

«ez» ulertu behar dudala,

eta horrela, modu perfektuan eta

ustekabeko harmonian

mantenduko dituzula ideia biak,

harik eta itxarote honen erruz,

luzamendu zoro honen ondorioz,

amore ematen dudan arte.

 

Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004