|
Ehiza eta nekea
MENDEKO AZKEN GAUA
Patioa putzu sakona da
eta erdi-argiturik dauden leihoak, berriz,
arrainen begiak ilargiaren aurpegi izkutua
kristalezko frontoien antzera itzultzen dutenak.
Etxe bitartean patioa putzu beltz bat da
eta lehortzen jarritako arropak, menturaz,
olatuen gaina
garretan dauden zure ontziak kulunkatuz.
Baina pentsamenduen
otzara erraldoia ere bada,
eta patio horretan bilatzen baduzu,
perla urdina aurkituko duzu.
Baina mehatxu bat ere bada,
uretako larrosa gorri engainagarria,
izkutuko pentsamenduetan salto egitea
desiratzen duzula dakien
lore haragijalea.
Ehiza eta nekea |