Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004

 

 

BIL ZAITEZ ZU ERE

 

Putzu geldi batean festa hasi da,

denek edan dute ur ilunetatik eta

gainditu egin dute, bat-batean,

masailak erretzen zizkien adinaren lorea.

Begiak hainbeste gelditasun ikusteaz harritu dira,

azalak, ezer ez ukitzean, uzkurtu

eta oroimenak ez die ezelango irudirik opatzen,

ez bai ez ez, ez minik ez gozamenik,

ez markoa ez ispilua, ez atleta ez ehiztaria,

ez jaio ez bizi ezpada ogiaren zaporeko

ziztada sor bat, eta bukatzen ez den herrialde baten mugaldean

harri bihurtutako galsoroak.

 

Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004