|
Ehiza eta nekea
IZAR LOKAK
Dei diezaiogun ordu honi
farolak pizten dituzten ordua.
Egurasten dabilen jendearekin topo egiten dugu,
hizketaldi laburrak ditugu Ganges ibaiari buruz,
berbak neurtu egiten ditugu, lasai goaz
ez dabilen euriaren pean, ez dabilen haizea zeharkatuz.
Nola bikoteak paratxutisten antzera agertu ohi diren
hala atera dira iluntasunetik
hiru gazte hiru itsasontzi bezala eta, leihotik,
diosala egiten digu lore aurpegidun hamabi urteko neskatxak,
ostean aitaren irudi boteretsua guri begira geratu delarik.
Arrosa eta urdin,
kometak zenbaki erraldoiak dira
gau sargori honetan iratzarririk gauden guztiontzat.
Batak bestearen arima desiratzen dugu
eta zaharrek gazteen gorputzen garapen arina miresten dute.
Paseoan dabilen jendearekin topo egiten dugu beraz,
hizketaldi arinak sortzen dira,
ekaineko arratsalde soil bat litzateke
haragia noraino iristeko gauza den ez bageneki.
Ehiza eta nekea |