Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004

 

 

LEHENA

 

Zugan pentsatzen dudanean ezin dut ekidin

orain dela urte batzuk zelangoa zinen gogoratzea,

ni ere halakoa nintzelako, gaztea.

Nire lehen maitalea izan zinen eta

ez genuen ezer egin, gogoratuko zarenez,

ez zigun astirik eman.

Gezurra dirudi, denborak dena bihurtu du arrunt,

goitik behera miazkatu ohi nizun aurpegia

eta orain lotsa ematen dit hau pentsatzen ari naizela

pentsatze hutsak.

Gezurra dirudi, zelan utzi ninduzun

munduaren bazterrean, eta zelan gauden orain

hain heldu-itxurako

epeltasunez bata bestearen ondoan.

Zugan pentsatzen dudanean ezin dut ekidin

apur bat baino ez bada nigan ere pentsatzea.

 

Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004