Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004

 

 

LEHEN GAUA

 

Ezagutu nuenean, txatalekin egindako

gorputza zeukala iruditu zitzaidan; zatiok

zer edo zer izkutua eta ederra osatzen zuten.

Ni odola punpatzeko makina soila nintzen

eta ahoskatzen zituen hitzak

bidea argitzen zidaten argiontziak ziren,

eta hogei edo berrogei aldiz handituta

erakusten zizkidan gauzak.

Gure itzalek airea musukatu zuten

basapizti sadiko biren antzera.

Lo batera egiten genuenean

hare-harrizko eraikinen arrakaletako

usoen loa entzuten genuen

egurrezko

harrizko,

igeltsuzko

urregorrizko Santuen begirada galduaren pean.

 

Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004