Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004

 

 

SOILIK PENTSATU

 

Ustekabean zeruan izar iheskor bat ikustean

pentsa dezaket bere lilurak eta gaitasunak

neu ukitu nautela, eta ez beste inor.

Pentsa nezake, halaber,

guztiok, lo dagoen azken sugelandarea barne,

ukitu gaituela.

Eta pentsa nezake, azkenik,

ez duela inor ukitu.

Hainbeste gauza pentsa nezake

nire gorputz pisutsuarekin!

Mahai gainean ahaztutako giltzak dira

gure amaiera mila aldiz deskribatuak

eta gainerako guztia bertara daramaten agerpenak.

Hori jakiteak ematen dit bake apurkor hau,

hori jakiteak sortzen dit

betetzen nauen ezinegona.

Hainbeste gauza senti nezake

nire gorputz pisutsuarekin!

 

Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004