Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004

 

 

MAITEMINDUEN LURRINA

 

Hutsera ohitutako aho gorriek sortutakoak dira hitz zezelak

iturriko uraren moduan zalantzazko apiriletatik behera datozenak,

aspalditik zen dena mugimendu hutsean, dena geldi, dena heze,

eta elkar besarkatuta daudenak izan dira konturatzen azkenak.

 

Sinetsidazue, elkarrekin egoteko gogoa baino ez dira malkook,

elkar ukitzeko irrikaz egindako zauriak baino ez dira azal guriak,

bakarrik igarotako uneetako asmakizunak dira, zer bestela,

euren enkontrura datozen Neanderthal talde handiak.

 

Loti biren erabateko xahutasuna darie bizitzaren zuloetatik

arima eta gorputza mazusta berbera dela aitortuko dute garden

eta gaueko ur ilunetan azkenegoz murgildu direla dakusalarik

denborak esango du guztia hemen hasi zen.

 

Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004