|
Ehiza eta nekea
LEKU HAU
Herri honek ez dauka ezer berezirik.
Inguruko edozein herritan
historia gehiago, eraikin jantziagoak
eta jende jasoagoa aurki daiteke.
Gela honek ere ez dauka ezer berezirik.
Aroztegi bat eta hiru-lau garaje
izkutatzen dituen
kale batera ematen du.
Esaiozu hala ere
ugazabandreari
bertan hartuko dugula ostatu.
Gal dezagun patxada
orain, hemen, batera,
gu bakarrik
eta gu baino ez egoteak
sorrarazten digun
harrotasunaren lurrunean.
Ehiza eta nekea |