Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004

 

 

HAMAIKA IRAIL

 

Lurrean utzitako loresortei

urlokaztuaren kiratsa darie.

Osagai txikienak eta pieza handienak

prest daude honez gero.

Lurrean utzitako loresortei

ur lokaztuaren kiratsa darie.

Osagai txikienak eta pieza handienak

bikain uztartu dira.

Noiz edo noiz esan egingo digute:

non zeundeten urlokaztuaren kiratsa

loresorta erraldoi bihurtu zenean?

Non osagai txikienek eta pieza handienek

irudi txundigarri hura osatu zutenean?

Agian pertsona bakar baten oinazea izango da

denon besoetan dardarka, agian

haizeak eramango du

gure ezjakintasunaren lo abandonatua, baina

loresortei kiratsa darie.

 

Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004