Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004

 

 

MAMUAK ETXEAN

 

Hemen ez bazeunde

ezin izango nuke

hostorea bezala apurtzen den

gogoaren bidez

zure irudia berregin.

 

Onartzen dut zure gorputza

inguruan ez badabilkit

zaila egiten zaidala

neguko goiz bakartiekin alderatzea

orain sentitzen dudan maitasuna.

 

Horregatik lasaitzen naiz

etxeko argi ahuletan zehar

barreiatzen zarenean,

auto hilerri batetik dabilen

dantzariaren ortzadarra janez.

 

Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004