|
Ehiza eta nekea
TABERNAN
Diru-zorroa atera zuen hartutakoa ordaintzeko eta,
bat-batean, zerbaitek —zilueta batek
edo usain fin batek—
burua aterantz birarazi zion.
Maitalea ikusi zuen
tabernara sartzen...
Laster jabetu zen ez zela bera baina,
hain zeukan antz handia,
ezin izan baitzuen ekidin hari begira geratzea,
ezin izan baitzuen ekidin
ardoaren gorritik edaten ari ziren
ezpain gorri bi haiek berdin desiratzea.
Hezur-haragizko maitale irreal, osagabe
eta gezurrezkoari begira jostatu zen.
Benetakoa ezagutu baino lehenagoko
amets bat iruditu zitzaion.
Ehiza eta nekea |