|
Ehiza eta nekea
ERRAMUA ETA GALDERA
Erletxeen usaina dago,
hexagono usaina dago,
urats usaina dago,
kolore usaina dago,
larrosa sorta bat agertu da, norbaitek galduko zuen
kalearen erdi-erdian
galtzen diren bezala segunduak
tximeletoien hegoetan,
eta fidagaitzek galdetzen dute
«norenak ote dira?»
eta hobenik ez dutenek, berriz,
«norentzat ote dira?».
Ehiza eta nekea |