Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004

 

 

OKERBIDEA

 

Keinu bat egin zenidan,

bira leun bat eginez

basoan galtzen den

bide baten antzekoa.

 

Laztan bat eskaini zenidan

eta isilunea egin zen

jatetxeko beste kilkerrek

duda egin zutenean.

 

Musu bat marraztu zenidan

gas lizun bat

zabaldu zuena

airearen kontra lehertzean.

 

Eskutik oratu zenidan

eta belarrira xuxurlatu:

«Begira hori jende guzti hori...

gutaz ari dira».

 

Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004