|
Ehiza eta nekea
AGERRALDIA IRUÑEAN
Arratsaldeko bostek jendetzaren gainean hartu dute atseden
sorbaldetan urre geruza fina, sorbaldetan daramatzazue
justuen galdeak: pertsona baten bizitza, herri baten heriotza...
Ez dut galdetzen zer eskatzen ari zareten, adi!
lurraldearen zainetatik odol bakarrean zatoztenok,
zuokin batzen naiz hiritarrak zaretela erakusten duzuelako.
Zuon oroimenari begira, osatzen duzuen habeari begira
zazpi bazterretatik iritsi zarete, badakit,
pentsatu dut, zuon gainetik ez lukeela egon behar inork.
Kalean behera, bihotzak mila plastikozko buruan,
ahotan gaurkotasunik galdu ez duten eta puri-purian dauden,
orain edo inoiz ez, aldarri fosilizatuak darabiltzazue.
Uste dut ulertu dudala mezua, lurpeko erreka baten antzera
bizitzaren alor anitzetan adarkatuz oinperatzaileei esan gura diezue:
Leun bortxatzen gaituzuen arren, Ez duzue gu hunkitzea lortu.
Ehiza eta nekea |