Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004

 

 

INSKRIPZIO BI

 

Ezpata buru gainetik altxatu zionean

inskripzio bat irakurri ahal izan zuen

metalaren aho distiratsuan.

Milimetro gutxi batzutako sakonera zeukan

gereizpe ahul bat zen:

«Ordena ezarriko dut honen bidez».

 

Argiaren eta perspektibaren legeen gurariz

ezin izan zuen beste aldean grabatutakoa ikusi.

Edo behar bada ez zion astirik eman

zaldun zuriaren mezu osoa irakurtzeko:

«Ordena ezarriko dut honen bidez»

eta «Hierarkia jagongo dut ordena ezarriz».

 

Ehiza eta nekea
Igor Estankona

Kutxa, 2004