|
Ehiza eta nekea
ZORIONAREN TOLESTURAK
Usteltzen ari den heroi baten lepoa bada
aurrean ditudan muino hauen aurpegi urruna,
orduan hobe nuke hitz egiteko era
ikuspen honetara egokitu.
Munduak bere gorputzaren kontra estutzen nau
eta nire azalak beragandik edaten du.
Eserita nagoen lekua da nire ezkutua,
eta zuhaitzak hondoa jotako lantza erraldoiak,
eta haizea urteen olatua,
eta Euskal Herriko kondaira guztiak
bertatik esekita datozela ematen du.
Seguru paradisua ere
uste duguna baino gertuago dagoela,
seguru ditugun milaka fantasietako batean
izkutatzen dela.
Ehiza eta nekea |