|
Ehiza eta nekea
IRATZARRI DA URREA
Zurekin esnatu naiz eta zu nirekin
bi urte zaharrago egin ninduzun goiz hura dirudi
ezagun dira gure aurpegietan gurutzatu ditugun zubiak
eta gure frutudun haragian ahoen petaloak.
Udaberriko malko bat zarela egiaztatzeko
jauregiko hormak bezala baztertu ditut izarak,
eta zure biluztasunean ia bizirik gabe sentitu naiz.
Badiotsut, zirristada bat zara niretzat,
badiotsut, sugeek jaten dute zure urteetatik,
zoriontsua naiz zure baratzean
eta uste dut inoiz baino ederrago zaudela.
Honelako goizetan beti esango dizut gauza bera,
uste dut inoiz baino ederrago zaudela,
nahiz eta badakidan ez duzula hitz egin nahi
inoiz bat etorriko ez garen gauzetaz.
Ehiza eta nekea |