www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

ASPE ETA PEREZ

 

                Bilboko «Centro Vasco» deritxon laguntegiari.

 

Ezautu neban Bilboko etxe andi baten,

Zaldun bat bere zazpi semeai erakusten;

Zeiñ banderatan peleau utsik bear eben,

Euskaldun onen antzera bizi gura beben.

 

Berak umeai esaten eutsen Lege zarra

Gaurko barri au baño obea genduala;

Lenago zabal emen bizitzen gineala,

Ez geunkalako geure gañean Gaztelarra.

 

Euskara dala euskaldunaren izatea,

Jaungoikoa ta zarren oiturak bizitzea;

Zeñen bandera egiazkoa Arbolea,

Gernikan beti adorau dogun Landarea.

 

Ze gurasoa izan zan Aspe agurea!

Erakusteko semeai euskal-dun bidea,

Ai! alakoak bagiña danok, Euskerea

Izango geunke beti emengo berbetea.

 

Baña bizi zan arerio bat bere urrean,

Jaiorikoa Ebrotik aruntz, beste aldean,

Perez izena eukan ta zeñek bein kalean,

Asperi esan eutsan gorrotoz gizartean.

 

Zertako zabiltz gizon zoroa, orren gogor,

Euskera gaitik artzen ainbeste neke ta lor?

Ez aldakizu gazteak zelan entzunda gor

Egingo daben ezdaukelako gogorik or?

 

Ez aldakizu gaur erdaldunak daroala

Sailla aurrera biderik iñon galdu baga?

Ta Foru illak zuk ezin biztu ziñaizala

Makatz ustelik zeiñek osatu leike bada?

 

Baña, bertatik erantzun eutsan Aspetarrak,

Erakutsirik lotsarik baga bizartzarrak,

Esanaz: baukaz seme zintzoak gure Euskarak,

Erdaldunakaz iñoz usteldu ez diranak.

 

Jakizu, Perez, usteldu arren madaria,

Usteldu baga dagoan arte askazia;

Erein bedi au lur samurrean ta barria

Erneko jaku laster landara pozgarria.

 

Ez dozu perez, Gernikan bertan ikusiten,

Azia ereiñ zalako zer dan gaur jazoten?

Gure Arbola gazte ederra zuzen zarden,

Aitaren ordez zelan indartsu badatorren.

 

Au entzutean bertantxe Perez zan mututu,

Ta Aspe Jaunak ill arte euskaldun dau jarraitu,

Noren semeak arrorik dabe gaur esaten:

Euskaldun gara jatorriz eta itz egiten.

 

Euskaldun gara, ta Foru zale biotzetan,

Aitak ereinik dogu azi au erraietan;

Eta odol au daukagun arte guk zanetan

Peleau gura dogu Bandera zar onetan.

 

Eurak diñoe: izango gara euskaldunak,

Ill bai, baña ez, geure bizian erdaldunak;

Auxe agindu euskun bai aita on laztanak,

Zazpi semeok egin nai doguz ak esanak.

 

Bai, Aspetarrak dira landara indartiak,

Euskaldun zazpi probintzien antz irudiak;

Euskaldun sortu, euskaldun jaio, eta aziak,

Eurak Asaba zarren seme on ta garbiak.

 

Agaitik aren legeak gaitik gaur zazpiak

Galtzeko dagoz gertu gertu ta prest biziak,

Erein daiguzan guk bere euskal askaziak,

Iraun dagian euskaldun beti gure Erriak.

 

aurrekoa hurrengoa