www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

AMA JUANA

 

Iru txori koitadu igazko neguan

Andra Juanak ebazan ikusi ortuan;

Gosez egozalako, ze soli ebiltzan

Euren erpatxoakaz azterka edurtzan,

Baña, eskukada bat gari ak botarik,

Aldendu egin ziran ustez dana janik;

Alan bere garaun bat ebelako larga

Beragandik zirean erne eun landara,

Eta aiñ ondo zelan zirean burutu,

Eun buruak egin dauz abuztuan batu,

Baita adiskideai pozik erakutsi,

Errukior izaten dagien ikasi;

Eta azkenez bere seme ta alabai

Ingurura deiturik bereala danai,

Esan eutsen: «umeak Karidadea da,

Zuen ni nazan legez, pobrearen ama;

Berak jantzi oi ditu ume koitau zurtzak,

Berak al daben añan poztu alarguntzak,

Berak osatu sarri geixo eta gatxak,

Bigundu zeinbat biotz direanak atxak;

Karidadeak eingo ezpaleu bearra,

Lurreko soñu dana litzake negarra;

Begira txoriakaz nik egin nebana,

Baita ikusi batu gaur egin dodana,

Ona limosnearen irudi ederra,

Ispillu bat edo nok ikusi daikena,

Limosnea da azi oso segurua;

Zentimo bat ereinda eun emotekua,

Busti-leorrak iñoz ez dabena galtzen,

Azpitikoak bere iñoz bere ez jaten;

Ez da ardura ereiñ arren au munduan,

Frutuak diralako elduten zeruan».

 

Auxe zan andra Juanak eindako sermoia,

Zeñetarako daukan auzoko doia,

Biotza zelan daukan argizagizkua,

Limosnagintzarako zabala eskua,

Dalako prestu, apatz, errukitsu dana,

Eskekoak deituten deutse, ama Juana.

 

aurrekoa hurrengoa