www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

LEPANTOKO GARAIPENA

 

                Herrera jaunak erderaz egiña

 

Jaunari kantau daiogun itxas zabal zelaian

Traziar txarra oinpera zelan sartu eban:

Gure guraso, beso, eskuma. gloria, osasun

Eta Jaungoiko zarealako batalletan;

Zuk, Faraonen bekoki astun eta armadak

Itxi zenduzan triskau, zetu ta birrindurik,

Noren prinzipez, itxas zakona zenduan bete,

Arriak legez ondarretara ondaturik,

Lasto igar bat suak desegiñ oi daben legez

Zeuk asarrean danak itxita iruntsirik.

 

Ontzidiagaz zeken, arroa, oso puztu zan,

Bere izanak ainbesteraño ziralako,

Eta gureai lepoa lotu baleutse legez

Beso altsuak jasoten ditu agintzeko:

Lurreratzen dauz beingo batean goienetako

Zedrorik sendo, indartsu eta zuzenenak,

Oinperaturik zugatz argalak, aurrera dator,

Edanaz urak, izanagaitik iñorenak,

Geure lekuak zapaltzen deuskuz azartasunaz,

Danak guztiak baziran legez berarenak.

 

Txikiak dira anabasturik ikaratuten,

Bere asarre tximistatsua ikusirik,

Jaun Jaungoikoa, zeurorren kontra eregiten dauz

Arpegi eta bularra biak arroturik,

Bere besoak armaz jantzirik zabaltzen ditu,

Sama zardena alboetaruntz biurtuten,

Itxas-urakaz ezotzen diran bi Esperiai

Biotz edendu zitala deutse agertuten;

Zugan zergaitik itxaropena ipinten daben,

Zure fedezko armaz zergaitik diran jazten.

 

Erremuskadaz lotsa bagarik onelan diño

Ez al dazaubez lur oneik nire tripa erreak?

Ungriatarraz batuagaitik, noz azpiratu

Egin ebezan nire Asaba errimeak?

Zeñek libradu egiñ ebazan Dalmazia ta

Rodastarrakin euki zituen gerretatik?

Zeñek libradu Austriar eta Jermaniarrak

Artu zituen ainbeste tunda letzetatik?

Ausaz gaur euren Jaungoikoak dauz librauko barriz

Nire eskuma onen indartsu eskergatik?

 

Euren Erroma bildurrez eta umillik dago,

Bere kantuak negarretara dauz biurtu,

Bera ta bere semeak dagoz gaur lau orrian,

Sumiñaz eingo ete ditudan auts biurtu;

Frantzia dago ezdabaidakaz erdibiturik,

Eta banderan jarten dabenak Illargia,

Oso birrindu ez daian dauka España larri,

Orrexegaitik oraintxe dogu guk aldia,

Baña Españak ezpaleu bere alako gatxik

Zeñek, bai, zeñek emongo leuskit arpegia?

 

Erri altsuak burua umill makurtzen deuste,

Buztarria neuk euren kaltean deutset lotu,

Eta biziaz salbeta arren euren eskuak

Koldar gaixoak egiten deustez neuganunztu,

Euren argia bera jausiaz doa illuntzen,

Euren muruak danak lurreruntz, or badoaz,

Euren dontzellak katigu dagoz ene mendean,

Euren gloriak geuregandurik danak goaz,

Nilon asi ta Eufratesetik Istro otzera,

Eguzkiak gaur dakutsazanak artu dodaz.

 

Jauna, ez dozu iruntsiten zuk zeure ondrarik

Lapurtu daian orrelan iñoz anditsuak,

Nabarmen onek, begira barriz zelan dituan

Arrorik loitu zure altara aiñ santuak;

Ez egizuz zuk arren orrelan zapaltzen larga,

Ez bitez izan onak pistien iñoz jaki,

Ez begi Jauna, onen odolik arerioak

Sekula bere probau, edan ta ez iruntsi,

Diñoalako: Nun da gaur orreen Jaungoiko ori

Eta zertako orren gorderik jake bizi?

 

Zuri zor jatzun gloria andizko izenagaitik,

Zure jenteen bengantza zuzen aregaitik,

Euren zotin ta negar, zizpuru, tristeen alde,

Jaso izu jaso, zure besoa berbertatik;

Gizon bere gaur nai ez dabena izan, o Jauna,

Zeure ondreaz jarri egizu lotsaz gorri,

Iru eta lau bider agertu egiozu zeuk,

Zeure kastigu gogor garratza etsai orri,

Berorrek egin deutsun iraiña zeurorren kontra,

Bera illteko ezpata zorrotz izan bedi.

 

Zure izena zapaldu nairik eregiten dau

Buru altsua, eta biltzen dauz albokoak,

Gu galdutea erabagirik batzarre atan,

Entzuten jakoz deadar, ulu ez gozoak:

«Goazen agudo, goazen bai itxas zakon erdiruntz,

Odol gorrizko osiñ biurtu au dedilla,

Arrain jakitzat, aren arraza zantarra arren,

Milla arranoa, arras gaur arren; itxi illa,

Deslai geratzen direan gauzak, geuk zatiturik

Etorri bedi gura dabena euren billa».

 

Batoz Asia eta Ejipto izugarritik,

Arabiar ta Afrikatarrak alkarturik,

Batoz Greziar euren aldera urten dabenak,

Sama zarden ta oso zuzenak goraturik,

Batoz altsu ta ezin kontala direalako,

Erabagirik desegitera gure asmuak,

Batoz illtera zearo gure gazte guztiak,

Euren burdiñak jarri ta ondo zorroztuak,

Batoz umeak preso artzera, eta dontzellak

Ipinitera gloria baga illunduak.

 

Itxasoaren kolkoak artu laster ebebzan,

Lurra egoan ixill ixillik bildurtuta,

Gure errutsu, biotz andiko, adoretsuak,

Egozan mutu, zer egiñ eziñ asmaduta;

Baña asmaurik eukatselako dana aldabenak,

Txarrai gerra bat euren glorien galgarria,

Alan bearrez, austriatar bat jarkiten jake,

Eta beragaz gure España gerraria,

Ez ebalako Jaunak nai izan Babelek preso,

Euki egian Sion, zeiñ jakon bere Erria.

 

Legoia egon oi dan erara eiza artzeko,

Dongak egozan katolikoai itxaroten,

Oneen jagola ziñealako baña zu, Jauna,

Biotza jake bildur jantzitik billostuten,

Goiko arnasa pozgarriagaz zuk sendotuta

Adoreturik sartu zeitezan batalletan,

Euren eskuak baita besuak zuk, zeuk, deutsezuz,

Galtzairu-arku zaill zaillen gisan gertaketan,

Ikusi zedin zeure ezpata zelan ebillan,

Euren eskumen arma zorrotzen zirtzartetan.

 

Arritzen dira anditzat ara joan ziranak,

Sendoak eta bioztu danak ikaratu,

Burpill goiena oi dan erara beruntz itzultzen

Zuk gure Jauna, txarrak zenduzan azpiratu;

Gure bateri milla igesi urrin doakoz,

Lasto bat zelan aixe putzetan dan joaten,

Mendi txuntxurrak diran legetxe gorri jarriten,

Inguru danak su eta garrak badauz artzen,

Modu berean inguraturik zure sumiñak

Areen arpegi arroak dira lotsatuten.

 

Zatitu zeuntsan dragoe gogor ari burua,

Ebagi ego ezaiñ ta beso indartsuak,

Aiñ mutilldurik ikusitean bere burua

Eskergak ziran aren orroi ta txiliuak;

Eskutetan da lurpeko leza itsu batera,

Txistuka bere suge lagunak doaz ara,

An lau orrian illunpeetan dagoz gaixoak,

Zerren legoiak sarturik euken larri ikara,

Nok Españatik urtenagaz bat atera eban

Orroiak, emon eutsen lenengo bildur txarra.

 

Euren giari gizatxar areik au ikusirik

Bere begiak biurtzen ditu lurreruntza,

Eta Zu, Jauna, izan zinean gora jasoa,

Eldu zalako zeurorren egun latz garratza;

Martizdi ondo armaduaren Jauna, zara zu,

Zara Tiroren idun zardenen mostutzalle,

Zara beraren zedro zuzenen menpelaria,

Zara beraren mendi altuen Jaun ta Jaube,

Bere torreak, bere muruak, bere ontziak,

Zureak dira bereiztu baga battxo bere.

 

Babilonia eta Ejipto izango dira

Zure lantza ta zure suaren oso bildur,

Ze ke moltsoak igoko daben egun argitan!

Txarrak dirala egiten oso zur eta lur,

Arpegi illunaz leku ezkutu poz bageetan

Negarrez dabe irago bear lotsaria,

Zure tristea Grezia bere zarealako,

Ejiptotarren laguna eta pozgarria,

Jaungoikoaren bildur santua botarik, zerren

Jarraitu dozun euren bandera galgarria.

 

Nasaikeria zale orregaz, zelan zenduzan

Lotsagarriro zeure alabak jantzi loraz?

Zure frutuak ezaindu gura ebezanakaz

Euren oiñkada iguiñgarri jarraituaz?

Eta sekula ez dozulako negarrik bota,

Garbietako egin zenduan dongarua,

Jaunak berberak bere asarrez bengauko deutsu,

Ebagiagaz iduna zuri, o gaixua!

Eta nok barriz bigundu daike ezpata miñaz

Berak jasoten deban besotzar indarsua?

 

Zeure ontzidiz puztu ziñean zu bere Tiro,

Itxasoetan baziñan legez zeu nagusi,

Baita lurraren ertzetaraño zeure gerrakaz

Bildur larria zeuk bazenduan sar erazi;

Zuri bere, nok kendu eutsuzan al izateak

Zeñek armadu eutsun dakusun lotsaria?

Zeñek ipiñi taiu orretan gloria baga?

Zeñek ekarri orrenbesteko lazeria?

Nok gautu zure gerrari orren pare bageai

Lenago euken izen argitsu eregia?

 

Negarrez ito zaiteze itxas-ontzi arroak,

Zuek zenduen argia dago amataurik,

Iratargia banderan jarten dozun orri, nok

Baña artuko? nok deutsu oraiñ errukirik?

Nasaikeria zale zarean Asia loia,

Nok artu daike zugaitik damu puskaren bat?

Nok erregutu daike zugaitik, zeñak eskatu?

Zeñek bazeunkan zeure burua Jaungoikotzat?

Jaunak bengetan badeutsuz bere zeure okerrak,

Eurok kastigu eske dagokaz zeurorrentzat.

 

Ikusi ziran zeure besoak erdibiturik,

Urak ibilten zure piñurik battxo baga,

Zeintzuk lenago poto ta lanak loitzen bebezan,

Ikusiagaz gero betiko ill ziñala,

(Esango dabe galdupen orrek ikaraturik)

Indartsu ori, zeñek ete dau azpiratu?

Jauna bera da bere prinzipe fededunaren

Eskuz dabena bere eskua argiratu,

Bere gloria andiagaitik, zeñek nai eutsan

Gure España oni garaitz au eskuratu.

 

Bedeinkatua, Jauna, zeurorren anditasuna,

Ainbeste kalten, ainbeste gatxen ondorean,

Gure erruen kastigu latzak zuk bota arren,

Arerioa jarri zenduan ankapean,

Arrokeria antxiñakoa birrindu zeuntsan,

Betiko sutan kondenadurik bizi bedi,

Zure esleidu danak adorau zagiezala,

Zeru guztiak zeure izena jaso begi,

Zu zareala gure Jaungoiko poztutzallea,

Ao betean lurrak guztiak kantau legi.

 

aurrekoa hurrengoa