www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

PERU ERRENA ETA
MUTIL GAIZTO BAT

 

Erren on bati mutill txar batek,

Lotsa baga,

Egin ei eutsan alan burla:

Oiñkada zelan bota bai ak,

Kontetan deutsa besteak bat;

Urrengokoan dinotsa bi,

Eta bestean barriz iru;

Laugarrenean, barre karkaxaz,

Errena da gure Peru.

 

Onek txit aserratua,

Jaurti eutsan makulua;

Nekez oiñ bakar gaiñean

Gelditurik bat batean

Peru tristeak dirautso:

«Egin ez daizta geiago

Burlarik niri

Tunda bat iri

Emon nai izateak ni

Oiñ baten najaukak larri».

 

aurrekoa hurrengoa