www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

UDAKO ILLUNKERA GOZO BAT

 

Egunez eginda neure bear aldia,

Apalduta bertatik naz atera egin,

Zugatz azpi baten billatu dot aulkia,

Arria izan arren emen dot atsegin.

 

Sart-aldera nago esnetan ni begira,

Itxasoa urdiñik aiñ dago ederra;

Txalupak alkarren atzean asi dira,

Beterik arrañagaz urreratutera.

 

Urriñ urriñean, guztizko arin doia,

Ontzi bat eskergea gorde agiñean,

Bertatik urteten daben lurrun ta keia,

Desegiten dirala lañoen antzean.

 

Goixean aiñ arro egiñ jakuna jagi,

Esan leite uretan doa itotera,

Errañu punta bat nik dakutsat berari,

Eta au bere doa desagertutera.

 

Ausaz, nai ete dau orretan iruditu,

Gure bizitzearen iraute laburra?

Jaio ta bertatik oi dalako amaitu,

Emonik illteraño eriotzak zurra?

 

Enaz estututen, zergaitik gure Febo,

Beti betiko ez dan ondatu urean,

Zerren kanta ori, ak daukan egunero

Jaio zanetik ona gabeab gabean.

 

Egia da kanpai, triste bat dantzudala;

Baña ez dau esan nai; ill da Eguzkia,

Ta bai, erregutu kristiñauak daiala,

Arimak gozau daien betiko gloria.

 

Illargia talo bat legez agiri da,

Kopla zaleak daukaz estu itxaroten,

Emendik nagoka begira bai, begira,

Mendi baten ostetik zelan dan jasoten.

 

Ondo etorria, izan bekigu ona,

Odeiak zidar, urrez, poli polituaz,

Igo begi igo, bai, igo gora gora,

Izar erregeari zintzo jarraituaz.

 

Arnasagarririk diñoe ez daukala,

Ezta lora bat bere bere mendietan,

Ango ibarretan iñor ez dabillala,

Jaunaren gloriarik gu legez kantetan.

 

Orregaitik bere, ditu erabiliten,

Itxaso orretako urak gora beera,

Bertan doazanai baita erakutsiten,

Bildurrik baga nundik jarraitu aurrera.

 

Zelan ak agertu gabean arpegia,

Basoan nazanean bakarrik aurkitzen,

Zabaldurik laster neure barru larria,

Jaungoikoari biotz, au deutsat jagiten.

 

Gaur bere artzean ak mendiaren gaña,

Egin badira bere txoriak tristetu,

Alegeretu da patin tristea baña,

Illargiaz beragaz dalako galantu.

 

Zuloetan zapo triste bizi ziranak,

Abiau dira klonk, klonk, musikea joten,

Gabak poztzen ditu, argiz triste diranak,

Egunez nik soñurik ez deutset entzuten.

 

Kar kar, kar kar, dira ugaraxoak asi,

Nok baño nok obeto derautse kantetan,

Sinistu ezin dot, zeñek poztu erazi,

Gabak zelan dituan zoro biurketan.

 

Onek beste baukaz, beronen obariak,

Egunak utsik ez dauz edergarri danak,

Ara an zeruan an zelako bitxiak,

Mantu aren urdiñak daukazan izarrak.

 

Baita itxasoak, dakarren aixetxoa,

Egunezkoa baño eztiagoa da,

Eurokaz gozauta, orain oera noa,

Zerren lo egiteko egiña dau gaba.

 

aurrekoa hurrengoa