www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

ON LUIS GORENGO ETA
ANDRES BERENGO, KAFEAN

 

                Izen bi aldrebes

 

—Kale garbitzalla bat emen aurkitzean,

Ez dakit zer irago jatan biotzean.

—Millagroren bat al da gaur, On Luis Gorengo

Ni emen aurkitzea berorrek lenengo?

 

—Millagrorik asko da, kafean sekula

Ez dodalako entzun nik zure estula,

Katillua ustuta, aurrean kopea,

Gitxienez dozula birritan betea;

Purua musturrean dariola keia

Mira eretxiteko au ez da gauzia?

Andres Barrengo, nor da beste bat zu legez

Erri onetan bizi? ain ondo bat berez.

 

—Ja! ja! On Luis Gorengo, nire inbidia

Badauka berori da errukigarria;

Suerteaz berori ezpada kontentu,

Zer esan lei ni legez bizi danak estu?

Berorrek ez al daki sekretarioa

Kontzejukoa legez bardin juzgaukoa,

Itz baten esateko, erriko burua,

Obeto aditzeko, danoen maisua,

Dalako, deutsagula deituten Gorengo?

Bizi arren Zerutik onuntz neu lenengo?

Dogun aldea On Luis, ain al da txikarra?

Lau pisu ez ditugu bitartean bada?

Bai, ikasteko da bai, ofizio ona,

Munduan bizi dedin soseguz gizona.

 

—Ez orrenbesteraño esan, Andres, Andres,

Larregiraño egiñ ez egizu ames,

Gibelean ez dozu sekula zuk arrik,

Ez ta errian bere ikusi eziñik;

Txakurrak badakizu tokian, tokian,

Dirala, ta naukela ni dongak erdian;

Kaleak garbituaz zu zabiltz kantetan,

Paperak zelan loitu ni beti penetan;

Danakaz euki nairik errian bakea,

Ta onen onenean sortzen jat gerrea;

Ez dakit ze denpora direan gaurkoak,

Alkar aditzeko len ziran obagoak;

Gaur gizon danak dauka bere eretxeia,

Balitza legez bera fedeko egia;

Ta zelan ezin nazan danakin ezkondu,

Andres sarri askotan loa dot zek kendu.

 

—Ola! On Luis al ditu, gabak bere galtzen?

Nik ez dot egun on bat beiñ bere billatzen;

Isuskiaz aurkitu ditut asko poltsak,

Eta guztiak dira beti izan utsak,

Baña korotz pilooak atsa dariela,

Burkadak batzen ditut goixetik gabera;

Berori barriz bapo, kontzejuko gelan,

Neguan epeletan, kerizpetan udan,

Bizi da irabazten nik lako amabi,

Alan ezpada esan berorrek bei garbi;

Familiarik ez dau, zintzoa andrea

Bankuan dauka bere dote eskergea;

Eta nik ditut Jauna umeak bedratzi,

Nausienak urteak ditu amazortzi,

Bost erreal jornala, Andrea biguna,

Begira kurutze au ezpada astuna.

 

—On Luis, txakur goseak ames okelia,

Egiten badau bere, ez da errazoia?

Nik bere egiñ arren enpleo obe bat,

Orregaz pekaturik egiñik badaukat?

Ai! berorren lekua lako bat baneuka,

Eun otsok egiñ arren inguruan zaunka!

Enintzake biziko orduan guardillan,

Ta bai berori legez lenengo bizitzan.

 

—Baña, berorrek baki inarra sortea,

Ez dala ain eder zein da luma berdea,

Ez dala Obispoak dakarren purdoia,

Aiñ gitxi Jeneralen borladun bastoia;

Eta azkenez beki bere probetxua,

Ez dala egunero kafea artzekua;

Baña kalerik kale dabillenentzako,

Txakurren kontra ezer, oberik al dago?

Kurutzerik ezin dau plageak ikusi,

Ta nigandik, ez doaz txakurrak igesi?

Gaur bere artu arren amaseik erdian,

Ez deuste laster alde kilometro bian?

Danak abiau arren batera ausika,

Ez dabe bertatik ux agoak itxita?

Ez dabe ariñ egiñ al eben lekuruntz,

Ipiñi dodanean isuskia goruntz?

O! zeinbat bidar gaurko ninduen galduko,

Noz gura ebelako nigaz bazkalduko!

Onezkero ninduen azur ta mamiñ jan,

Isuskia ezpaneu neugaz beti izan!

Bizi dedilla bada, alako arinea,

Kale garbitzallentzat ezin da obea...

 

Ai! pobreak bere bai, bear dauz bentajak,

Lasterregi ez gaizan ill gu zorigatxak;

Alan pentsaurik ez dot On Luis, ernegatzen,

Ez ta txakurrak gaitik lorik bere galtzen;

Eta baldin berorren txakur aiñ gaiztoak,

Ankabidunak legez balira laukoak,

Bereala neuskioz egabanatuko,

Eta berori nasai neu legez jarriko.

On Luis, beste ditxa bat bere badot ona,

Ni lako aberatsai zeruak emona;

Ez daukat inguruan inbidiadunik,

Eleixan dodalako partea bakarrik,

Ez dot beste etxerik, ez ta lurrik bere,

Neure familiaren bakarrik naz jabe;

Ez daukat zorrik iñon, ez ta antzekorik,

Ez dot iñogaz euki kontu erraturik;

Onelantxe bizi naz, neure miserian,

Pobre baña maitatzen nabela errian;

Enpleau guztiakaz ondo naz konpontzen,

Alkateak eskua sarri deust emotren;

Eskandalurik ez dot sekula zabaldu,

Aingeru Goardakoak beti deust lagundu,

Orra iragarrita bigarren bentajak.

Parkatu izan arren neure alabantzak.

On Luis berori beian, ni iya tellatuan,

Zein ete gara bizi ondoen munduan?

 

                    * * *

 

—Andres sinistuten dot oraingo zuk nonbait,

Entzunda daukazula «nun nai dago zerbait»,

Dirutzetan ez dago gure zoriona,

Gitxigaz ondo bizi leiteke gizona;

Zuk dozu osasuna, biotza zabala,

Arimea prestua, baperez zitala,

Txantxetan daroazuz egunak kalean,

Diñozunez ondo lo egiten gabean;

Espiriturik zara aiñ alegerea,

Dirudizu udako gois laño bagea;

Eta ni zelan nazan Luis tripa errea,

Ez dakidan bat zelan eiten dan barrea,

Deitu lekit negua, ta zuri udea,

Beti daukazulako ona umorea;

Augaitik bear neuke nik zure izena,

Eta nik barriz zuri jarri eutsuena;

Ez da ardura bizi arren zu guardillan,

Andres Berengo deitu agaitik kuadrillan,

Ez ta ni bizi arren lenengo bizitzan,

Zuk uste dozun legez aberatsen gisan;

Gurean bardin dira egunak ta gabak,

Domekak, jaiak eta astegun diranak;

Neu berba gitxikoa, andrea isilla;

Txori bat badogu ta bera da okilla;

Beti bizi naz Andres, aste santuetan,

Zu beti Pazkoa jai alegerietan;

Iñok ez lako soñu ederrak gozetan,

(Ez pentsau diñodala guzurrik onetan)

Dituzu lau kaiola kanpora begira,

Eta ango txoriak neureak balira,

Saldu baño lenago ni erdi gosean,

Egongo nintzateke iru bat urtean;

Euren musikea da gitxiren lakoa,

Zergaitik dirudian Paradisukoa;

Aurten gure kalea igazkoa ez ta,

Egunero diruri bertako fiesta;

Derautselako zure txoriak kantuan,

Udazken, udabarri, udan zeiñ neguan.

 

                    * * *

 

Baña oraindik ez dot azaldu onena,

Zure gozotasunik zoragarriena;

Nok litukean Andres dituzun umeak,

Obe neuke banitu erdiak neureak;

Eurak abietean drogan ta olgetan,

Aingeruak oi diran legez zeruetan,

Orduan oi dituzun barre karkaxadak,

Ez dira diruagaz erosten diranak;

Zenbat bider nagotzu adi balkoetik!

Zizpuru egiñagaz sarri biotzetik!

Esanaz neure kautan, alabit ixilltxoen,

«Enpleauetan enaz ni bizi ondoen

Andres bizi da pozik guardillan pobrezan,

Luis lenengo bizitzan dirutzan tristezan»

Alantxe ikustean zure atsegiñak,

Pobre onentzat jaunak apropos egiñak;

Bakar bakarrik deutsut zuri inbidia

Zergaitik ez daukadan zuk dozun gloria;

Agaitik guk izenak ditugu aldrebes,

Ni naz Berengo eta zu Gorengo Andres.

 

aurrekoa hurrengoa