www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

LINO ANKABAKAR

 

                Mari Anton...

                Bataren gatxa besteren on.

                        (Esaera zarra)

 

—Zer esaten deustazu Kubagaitik Lino?

—Tratu txarrik ez dala danentzat Faustino;

Ez dozuz zeuk ikusi gaur ferian bere,

Batzuk triste ta beste batzuk alegere?

—Zer esan nai deustazun zipladokaz niri,

Gura legez igarri ezin deutsut zuri.

—Zipladok esan gura dabena Faustiño,

Baldin ezin badozu aditu garbiro;

Istoria luze bat deutsut azalduko,

Eta garbi beragaz dozu adituko.

 

Enaz ni emengoa ta bai kanpotarra,

Ziburutik etorri nintzan Españara;

Eta orain berrogei bat urte dirala

Frantzesak joan giñan gerran Rusiara;

Eta an gertatzen zan gauza bat polita,

Esatera noatzu soseguz jarrita.

 

Faustiño, ez dakit nik iñongo gerretan,

Gurean gertau zanik gertatu ete dan;

Jakizu zelan Jefe gure aldekoak,

Muniziñotan ziran dollor ta zintzoak;

Erraziñotan barriz amarna jan arren,

Arpegi txarrik iñoz ez ebela jarten;

Baña beti fusillak egiela baru,

Nai eben, tripetatik etzeitezan galdu;

Jarritu egiela ez jan, eta ez lan,

Ez da milagro gerrak irautea alan;

Nok sinistu kaboak kartutxo bi bada,

Egunero emoten utsik euskuzala?

Nok uste leike baten eskaturik amar,

Purrustakada asi jatala su ta gar?

Nok asmau nik barriro eginda tematu,

Berba txarrakaz alkar gendula lotsatu?

Eta au ikustean gure kapitanak,

Jeneral egiñ naiaz gerran ebillanak;

Ni joteko goratu ebala sablea,

Eta artu nebala galanta tundea?

 

Alperrik esan neutsan, «entzun begit Jauna,

Dan edo ez justoa eskatzen dodana;

Nik gura dot gerreau laster amaitzea,

Eta milla bat bala goisetan artzea;

Bota daidan bakotxaz lurrera bat beti,

Eta sarri askotan baita bere zazpi;

Egundaño zergaitik etxatan txoririk,

Biziagaz geratu jaurti ezkero nik;

Orra bada ze laster, emengo gerrea,

Akabauko neukean balitza neurea;

Baña alan bagabiltz Jaungoikoak daki,

Noz etxeruntz urtengo dogun Rusiati,

Augaitik amar bala eskatu arren nik,

Ausaz kapitan jauna egin dot okerrik?».

 

Oneik dira Faustiño, nire ango berbak,

Umilldade guztiaz esan nituenak;

Oraiñ zeuk ikusizu errazoia bazan,

Kapitanari garbi nik neutsana esan;

Baña, arek estimau egiñ bearrean,

Erantzuera artu neban bizkarrean;

Emon eustazalako amabi sablazo,

Agindurik gañera beste lau balazo;

Urrengoan ixillik kaboak esana,

Egiten ezpaneban bereala dana;

Ondo esanik dago! «Soldau errasuak

Direala amaren seme sobraduak».

 

                    * * *

 

Baña, aurrera bere asko iruntsi nik

Neban, sentigarriak gerran ikusirik;

Zergaitik letradunak gabetik goixera,

Perretxikoak azten direan antzera;

Gaur zireanak kabo, eta besterik ez,

Agertzen ziralako biarko alferez;

Ni barriz euskaldun ta eskola bagea,

Bakarrik nekiana neure euskarea;

Errasu joan nintzan, txarrago etorri,

Bestela begiratu ankara Liñori;

Auxe da irabazi neban medallea,

Eskumako oñagaz utsik geratzea;

Granada zital batek zergaitik ezkerra,

Jota eroan eustan beragaz batera;

Ordutik deitzen deuste Liño Ankabakar,

Arrezkero pauso au bota oi dot kaskar;

Egurrezko ankeaz nakutsun moduan,

Nekez nabil kalean, ez ondo basuan;

Baña, kopla bat dago jarria euskaraz;

Gomutetan nazana oraintxe beragaz;

Ez da esaera bat aintxiña aterea,

Pobrearen oñean beti arantzea?

Sekula beintzat niri etxat falta narra,

Daukadalako beti sufridu bearra;

Lenengo pobre jaio, gero pobre azi,

Granada batek gero anka bakar itxi,

Lau urteren buruan etorri etxera,

Ama sentimentuaz illten ikustera;

Aiñ pena andia ze, nigaz eban artu,

Zortzi egun baño len eben lurperatu;

Orduan bai orduan nintzala geratu,

Aide bat eneukala nogana urreratu!

Zurtz, soill, deslai nondik al, biziko banintzan,

Eskean asi bear Liñok neban izan.

 

Zelan esan ez bada barriro bere nik,

Danentzako ez dala iñoz tratu txarrik?

Liñok ankau galduta urten arren gaizki,

Gradudunak ez eben asko irabazi?

Bat gure kapitana Jeneral egiñik,

Parisen ez da bizi gaur diruz josirik?

Komandante egiñik barriz milla kabo

Gitxienez dirala dudarik al dago?

 

Orra bada esanik nire istoria,

Arrildu ta torapill baga ipiñia;

Oraiñ zeuk begiratu begozan egoki,

Aurrenengo bertsoak erantzunak zuri;

Baña, puntadak zelan sartzen etxatzuzan,

Zabal jarri deutsudaz aditu daizuzan;

Oraiñ, zer diñostazu, orain zer Faustiño,

Rusian errazoiaz etzan penau Lino?

Errazoia ez eukan kejak agertzean,

Gerreak irautea nai ez izatean?

 

                    * * *

 

—Errazoia zeunkala Liño, dot ikusten,

Errazoiaz zenduzan balak eskatuten;

Baña, besteak bere errazoia euken,

Drogea gura beben amaitu etzeiten;

Baña, españatarrak, egin jatzu aztu,

Melillan zelan eben bertatik amaitu?

Izan arren txarrenak munduan moruak,

Ipiñi eutsezala apalik buruak?

Entzun dot nik sarritan, antziña gerrea,

Frantzesentzat oi zala gorako bidea;

Baña gure Jefeak, noz zuenak legez,

Amak nai dabez euki luzaro negarrez?

Batek bere gura dau gerrak irautea,

Eta anaiak alkar illten ibilltea?

 

Ez; Eta auxegaitik burua postura,

Eingo nuke baketu laster baietz Kuba;

Eta badatozala mutillak etxera,

Gabonak aitamakin pozik egitera;

Gerreagaz gradurik ein ez arren geitu,

Diralako bakeaz Jefeak kontentu.

Eurak gaitik ez daigun kantau «Mari Anton,

Bataren gatxa oi da bestearentzat on».

 

aurrekoa hurrengoa