www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

JUSTO MARTIREA

 

Justo ill eta zuzen zeruko atera

Igo eban bertatik oles egitera,

Eta leio txikira urtenik San Pedrok,

Itandu eutsan laster: zer eskatuten dok?

—Zer eskatuten dodan? barrura sartzea,

Arren zabaldu begit mesedez atea.

 

—Au zabalduterako bear aut ikusi,

Zerurik ete duan beian irabazi,

Ezkondua izan az ala mutill zarra?

—Ezkondua ta euki dot andrea txarra.

—Zetarikoa izan dok bada andrea?

—Alper, zital, da ordi parerik bagea.

—Urte askotan egin az beragaz bizi?

—Berrogei bat beñik beiñ egiñ doguz nasi.

—Ola! berrogei urte andra aiñ txarragaz,

Ez dok gitxi eroan bizitzan beragaz;

Ator ordu onean, ator gisajoa,

Edozeiñ andra badok Purgatoriua,

Bajakiat irea zala Inpernua,

Ta ondo irabazi duala zerua;

Duda bagarik i az Justo Martirea,

Aspaldian bajuat ire entzuerea,

Eutso koroi au eta palma bat andia,

Ara an goian daukak jarteko aulkia,

Berrogei urte egiñ arren beian gaizki,

Zeruan biziko az oraiñ ondo beti.

 

Koroiaz da palmeaz an ei dago Justo,

Andreaz eroana milloe bat susto.

 

aurrekoa hurrengoa