www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

JOSE AIXERI

 

Ze deabru ein dozu zartzaroan Jose?

Lagun on batzuk topau etzenduzan obe?

Zeugaz eroan baga lagun ain kokoak,

Lan orretan ikasi egin bagakoak?

Beiñ asiko larogei urtegaz lapurren,

Ta bertan sarietan alan zara jausten?

Ni birritan egiñik enakutsu libre,

Zibillak zuri legez iñoz eldu bage?

Egin bear ei dozuzu kartzelan urten bi,

Orra, zer buruari deutsazun ekarri.

 

—A! Lorentzo! Lorentzo! zu orren kokorik

Egongo ziñeala eneukan usterik;

Pitxarrak badabiltza sarri iturrira,

Noz edo noz ausiten guztiak ez dira?

Irurogei urtean arri labanetan,

Dabillana jausteak zau ikaraketan?

Ez dakizu txoria zirrika zepoan

Badabil jausten dala nozbait lakioan?

 

—Enekian Jose nik alako gauzarik,

Enekian iñori kentzen zenkianik;

Uste neban oraintxe zala lenengoa,

Lapurretorri zala asierakoa;

Oraiñ baña, nik dakit Jose zu maisua,

Orretan zareala eta ez kokua;

Dakust zelan millagro ez dan jausitea,

Ezpada jausi baga, gaur arte irautea;

Parkatu egidazu neure saio txarra,

Esango dot Jose nik dala lapur zarra;

Eta berari deitu eutsanak Aixeri,

Nik baño aurrerago eutsala igerri.

 

aurrekoa hurrengoa