www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

KRISTOBAL ZIRI SARTZALLEA

 

Juan Kruz, sinisten gatx da, diñotsut benetan,

Zertzuk jazoten diran gure egunetan;

Onetariko gauzak nauke arriturik,

Egia izan arren ezin sinisturik;

Begiakaz ikusi iñoz bere alkar,

Ezin daben persona bi Paula ta Kaspar,

Entzun dot direala ezkondu goisean,

Batak bestea maite dabenen antzean.

Alkar ezin ikusi dabenak aurrean,

Zelan bizi leitekez abia batean?

Zer diñozu ezkontza orregaitik Juan Kruz?

Frutuak ikusiko bertatik ez doguz?

Ezin leikela bada orretariko bik,

Juan Kruz ez deritxazu bizimodu onik?

—Kristobal, ez dazaudaz Kaspar eta Paula,

Ezkonduterik bere eneuke nai ala;

Baña, entzunda daukat, Paulatxo izena,

Daukan itsu bat dala neskatilla ona;

Kaspar bere ez dazaut, baña dot ustea,

Izango dala bardin bistarik bagea;

Bestelan nai ta nai ez, ikusiko eban,

Andra geia Eleixan ezkontzeko eran;

Baita bere badakit ikusi ta miña

Artzea, zelan ez dan ikusi eziña;

Kaspar legez baziña zeu bere itsua,

Ikusiko zenduke begiz andratxua?

Orregaitik ez dago zertan esan gaizki,

Alkar ezin badabe bisteaz ikusi;

Ez asi bada emen atzeaz aurrera,

Gizon ziri sartzalla diranen legera;

Zuriari emonik kolorea baltza,

Edo santuai bardiñ deabruen antza;

Ezer eskutau baga, esan lei egia,

Garbi erakutsirik bere arpegia;

Alan askok gauzeak badaukaz alde bi,

Agertzen dabe eurai jakena konbeni;

Baña, deutsudalako nik zuri igarri,

Sagartzat patatarik ezin sartu niri.

 

aurrekoa hurrengoa