www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

AMES BAT

 

Amesetan beiñ aurkitu nintzan pozik basuan,

Larratuagaz artaldetxo bat ene inguruan,

Usterik antxe bizi nintzala libertadean,

Pentsaurik dontsu utsik nintzala mundu danean,

Kanpo guztiak nekusan oso orriz jantziak,

Urak arraiñez, larrak aberez, txoriz abiak,

Eguzkia lo, Illargia ta izarrak garrez,

Ta itxasoak, o! zirudian zelai bat gabez.

 

Pago arbola bateko kopan zan aurkietan

Arrano guztiz bildurgarri bat, arro benetan,

Joben oñetan begoan legez erpe biakaz,

Tximista edo oñaztarri bat artuta eurakaz,

Zeñek ziñoan: «nun da nilako beste bat bada,

Egazti danak erregiñatzat auturik ala?

Lurrera jatsi baldin nai badot beingot batean

Zeartu oi dot goi ustegia beingo batean

Nire egoen burrundareak aberetzarrak

Ipinten ditu ikaraturik bildurrez danak,

Eta nai badot gora ta gora zeruan igo

Eguzkiagan begiak dodaz josi egingo,

Bardin gizona larritzen daben odei illuna,

Oinpean dakust darakustala umilltasuna».

 

Arbola aren azpian bere ipurtargia,

Aurkietan zan arro, naiz izan zizitrin txikia,

Bardintze arren arranoagaz arek doaiak,

Alabetan dauz modu onetan bere emokaiak.

 

«Zeruak emon eustazan landa gozagarriak,

Loretan dodaz gura lakoxe bizitokiak,

Aise bigunak deustez erara ondo zabaltzen,

Ta eguzkiak tintaz edertu, intzak galantzen,

Bedar arteetan abere legez naz larratuten,

Egoak bere egazti gisan nik astinduten,

Baita gabetan dabillanari deutsat serbitzen,

Izarrak baño obeto askotan argi egiten».

 

Bitarte atan bazijoaizan euren bidean,

Argikariak oi daben legez izar errian,

Lotan legetxe, lurra egoan ixill ixillik,

Itxas urdiña erriberetan geldi geldirik,

Baña aixeak puz bat eginda ikaratua,

Asten da egan iges egiñaz arrano arrua,

Eta orritxo batek jausirik ipurtargia,

Autspean sartu eban bertatik dana guztia;

Nun esnatuta ni bere nintzan bertatik jarri,

Eta ames bat zala guztia neutsan igarri.

 

O! Zenbat aldiz egon oi doguz guk bai, amesak,

Zelaiak uste billatu, eta aurkitu lezak;

Eta andia uste dabena sarritan dala,

Ikusi oi da ipurtargia ein zan erara.

 

aurrekoa hurrengoa