www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

MANU-ZANTARRA

 

Manu-zantarrak baten galdurik poltsea,

Periara joiala ontzakoz betea,

Praketan aurkitzen zan estu eta larri,

Eta errian eban laster iragarri;

Topauta eroaten eutsanari zintzo,

Ontzako bat saritzat eutsala emongo.

 

Eta Martinek zelan topau eban bera,

Periara joiala Manuren antzera,

Iñoz ez lako poza sarturik barruan,

Barreka ziarduan egun ososuan;

Baña poltsa kontua bertatik auzuan,

Ebillan zabal zabal, lekuan lekuan,

Ekiela guztiak Manurena zala,

Eta sari ederra eskintzen ebala;

Au gaitik joan jakon bereala Martin,

Amaseiko gorria artze arren arin.

 

Baña, Manuk abegiz artu bearrean,

Poltsea utsiturik laster mai gañean,

Banan banan asi zan diruak kontetan,

Eta kontaurikoan onelan berbetan:

«Amaseikoak ziran ogei ta amabi,

Baña, guztiak emen ez dira agiri,

Emen billatuten dot nik bateren utsa,

Beragaz nor bait dago pozik jaubetuta;

Martin, onexegaz naz oso arrituten,

Ez dakit au onelan zelan jazo leiten;

Saritzat ontzako bat emon nai nebana,

Plagaren batek ostu bera deusku bada;

Poltsa barruan ziur ogei ta amabi,

Dakit periarako nituala jarri».

 

Martinek ezauturik Manuren asmua,

Zelan etzan besterik ezpada marrua;

Diño «Manu, nai ditut neuk barriro kontau,

Iya dagozan ondo nituzanak topau,

Bereala egingo neuk dot pruebea,

Eroan daian zuzen egiak berea;

Eta sartuagaz bat diru danak poltsan,

Musturreraño zelan guztia bete zan,

Diñotsa, nonda emen lekurik geiago,

Ogei eta amaika sartuteko baño?

Ba zureak beukazan ogei ta amabi,

Ez dala zure poltsa, au dakusgu garbi;

Alan beran artuta banoatsu Manu,

Billatzera al badot zuk dozuna galdu».

Geiago ez da baña, Manuren aurrean,

Poltseagaz ikusi Martiñik lurrean.

 

                    * * *

 

Bai, ordurik ona oi dau Manuk buruan atz,

Martiñ barriz bizi da arenaz aberats.

 

Dana gura dabena guztiak galduten

Manu legez munduan asko da ikusten.

 

aurrekoa hurrengoa