www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

OLLOA TA ARRAULTZAK

 

Aintxiña bein ollo bat ei zan aurkituten

Urrezko arrautzea ebana egiten,

Egunean bategaz jaubea ez asetzen,

Pillo bat topau nairik aberastu zeiten,

Arrautz sortutokia asi zan aztertzen.

Illten dau zaken arek alako olloa,

Baña topau ete eban arrautza pilloa?

Ez, ta bai zorigatxean itxi agortua,

Urrezko iturri on egunerokoa.

 

Ai, zeinbat ete dagoz mundu zabalean,

Aberastu gureak egun bat batean,

Sarturik asmo barri tratu larregian,

Ondo bizi ziranak len euren tokian,

Geldituta billoxik ta zorren azpian?

 

aurrekoa hurrengoa