www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

SIMON MAKILLA

 

Esan giñai Peru, non jaio dan gizona,

Zelan izango daben baña ez azkena;

Ez da gauza andia fortuneak joten,

Dabezanak sarritan direala illten?

 

Ez dakizu goixean zazpiterdietan,

Jazo jakun kontu bat guretik berpertan?

Oian ez dogu bada geuk billatu illa,

Gaur loteriak urten da Simon Makilla?

 

—Santa bere andrea egun guztietan,

Lau bidar makilleaz ebana zurretan?

Ill da beraz alako gizon borrerua,

Erren, begi ezkel ta lepo makurtua?

 

—Peru, axe berbera, ez Jesus ta Amen,

Geratu da otz otzik beingo beingo baten;

Santa asi danean barandatik deika,

Lau gizon joan gara arin bai, arinka,

Eta loteriako listeaz eskuan,

Ez dogu bada topau bizi zan moduan?

 

—Seguru atsegiñen andiz ill da Simon,

Agaitik alegere Santa leike egon...

 

—Askok diñoenetik ei dago poz pozik,

Urten deutsuzalako loteria on bik,

Batetik joan jakoz gaur ogi bildurrak,

Bestetik Simon illaz, ill betiko zurrak.

 

aurrekoa hurrengoa